XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

11. BEHIN-BEHINEKO NEURRIAK HARTZEKO DEMANDA, 103. ARTIKULUAREN ARABERA.

HAU PLANTEA DAITEKE, DELA APARTE, DELA BANANKETA EDO DIBORTZIOKO DEMANDAREN OROBAT BEZALA

LEHEN INSTANTZIAKO ... EPAITEGIA

FAMILI EPAITEGIA

ARTURO URBIETA ARTOLA jn, Auzitegietako Prokuradore honek, EMILIO URIA ARANZAMENDIren izenean eta ordezkaritzan, zeina kreditatua baitaukat marjinan laburbilduta dagoen bananketako judizioan, bere emaztearen kontra segitu zen hartan, Epaitegiaren aurrean agertu eta Zuzenbidean bidezko denez, ESATEN DUT:

Aurtengo ...(e)ko Probidentzia betez, idazki aparteko batean eta Kode Zibileko 103. artikuluan xedatutakoaren arabera, BEHIN-BEHINEKO NEURRIAK eskatzen ditugula jarraiango egitate hauetan oinarrituz:

EGITATEAK

LEHENENGOA.- Seme-alaben hobe-beharrez iruditzen zaigu, horiek amaren zaintza eta babespean egon behar dutela oraingoz, baina hau ez da eragozpen izango aitarekin pasatuko dituzten bisita eta oporraldietarako arautegi bat egin dadin.

BIGARRENA.- Kontuan izanik, orobat, seme-alaben ona, uste dugu, emazteak gelditu behar duela ezkontza-bizilekuan, umeekin batera.

HIRUGARRENA.- Umeentzako mantenuari dagokionez, nire ordezkatuak bere kontura lan egiten du, eta lan-urritasuna eta egin beharreko gastuak direla bide, gelditzen zaion mozkin-diru garbia ... pezeta ingurukoa da.

Horregatik, eta kontuan izanik aitak ez daukala beste dirubiderik eta bere soldatatik bizi dela, seme-alaben mantenu gisa, bere emazteari pasatzeko eskaintzen du, ... pezetako pentsio bat.

Aurreko egitateak aplikatzeko erabiliko dira honako ZUZENBIDEZKO OINARRIAK

1.- Kode Zibileko 103. artikulua, xedatzen baitu: demanda ametitu ondoren, eta senar-emazteen artean judizialki onetsitako adostasunik ez badago, Epaileak honako neurri hauek hartuko ditu horiek entzuten dutela:

1. Seme-alaben interesean zehaztuko da, senar-emazteetako zeinekin geldituko diren umeak aitamen guraso-boterearen mendean,(...)